Urumeako 0km gida

«Asteguna edo asteburua izan, beti egongo gara bezeroen beharrak asetzeko prest»

Kronika - Erredakzioa 2022ko uzt. 2a, 00:00
Urbieta kaleko 6. zenbakian dago Hernani Bidaiak agentzia.

Hernani Bidaiak bidaia agentziak 30 urtetik gorako esperientzia dauka mundu osotik barrena bidaiak antolatzen. Aurtengo udarako eskaintza zabala aurkeztu du, eta nahieran bidaiatzeko aukera egongo da datozen hilabeteetan.

Hernani Bidaiak bidaia agentziak 30 urtetik gora daramatza herritarren zerbitzura, Urbieta kalean. Etxetik gertu, urrun, lagunartean, familiartean, taldean, bakarrik... Nahieran gozatzeko eta eguneroko errutinak deskonektatzeko planak proposatzen dituzte bertako langileek. «Aurtengo udan nabarmena izan da aldaketa; osasun neurriak asko malgutu dira eta jendea deika eta deika ari da bidaia planifikatzeko», kontatu dute bertakoek. 

 

Zein da aurten gehien aukeratu den herrialdea?

Denetarik dago. Batzuek etxetik gertu gelditu nahi dute, baina beste batzuek, berriz, urrutiko aukerak hautatu dituzte. Zerrenda gisa, honako hauexek aipa genitzake: Cambrils, Errioxa, Menorca, Lanzarote, Amsterdam, Egipto, Kenya, Maldivas, Cuba, Estatu  Batuak... Baina, esan bezala, gu ahalegintzen gara destino posible guztiak bezeroen eskura jartzen.  

 

Erreserbei begira, azken bi urteekin aldaketa sumatu duzuela aipatu duzue. 

Bai, zalantzarik gabe. 2020ko martxoan jaso genuen kolpea izugarria izan zen. Ideia bat egiteko, lau langile izatetik langile bakar bat izatera pasa ginen, eta gainerako hiruak ERTEn egon ziren. Aste Santuko oporren aurretik gertatu zen pandemiarena eta itxialdiarena eta, horrenbestez, apirileko oporrak eta udako hilabetekoak ere bertan behera gelditu ziren. Hori kolpe latza izan zen guretzat, baina ez zen aukera bat geldirik geratzearena. Horregatik, osasun neurriek hala baimendu zutenean, poliki-poliki, beste hainbat aukera eskaintzen hasi ginen, esaterako, EAEn ta Espainian. Orain, berriro ere, plantilla bere horretara bueltatu da: hiru langilek lanaldi osoa dute eta langile batek lanaldi erdia. 

Horren haritik,  nabarmendu behar dugu bezeroek gurekin izandako konfiantza sekulakoa izan dela. Guztien babesa sentitu dugu beti, eta eskerrak ematen dizkiegu izandako arretagatik. 

 

Zeintzuk dira agentzia baten bidez bidaiatzearen abantailak? 

Gure kasuan, batez ere gertutasuna, esperientzia, eta segurtasuna. Izan ere, gure kasuan, bezeroek momentu oro dakite gu hemen gaudela haien zerbitzura. Astegunetan edo asteburuan, telefonoz deitu eta lehenengoan hartzen ez badugu, bigarrenean hartuko dugu, ziur. Edozein zalantza, kezka edota arazo konpontzeko prest agertuko gara beti. 

Pandemiarena gertatu zenean, esaterako, buru-belarri hasi ginen egoerari konponbidea bilatu nahian. Bezero askok ordainduta zituzten alojamenduak eta hegaldiak, eta gure lehentasuna izan zen egindakoa desegitea eta, noski, bezeroei diru guztia bueltatzea. Hain zuzen, bidaia bat prestatzean, gure egitekoa ez da soilik guztia antolatzea, baizik eta edozein ezustekoren aurrean, gerora gertatu daitekeenari ere konponbidea ematea.

 
Publiko zehatza duzue?

Ez, Hernani Bidaiak beti dago irekita publiko guztientzat. Aukeran ditugu planak familientzat, gaztetxoentzat, helduentzat, eta baita taldetan edota nahi moduan bidaiatzeko aukerak ere. k

 

UDAKO ORDUTEGIA 

Telefonoz, «beti»: 943 33 00 49 / 634 615 274
Publikora, astelehenetik ostiralera, 11:00-13:00 eta 17:00-19:30

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!