Etzi, Pirinioak argiztatzera

Kronika - Erredakzioa 2022ko eka. 30a, 00:00

Etzi, 300 gailurretik gora argiztatuko dira Pirinio osoan zehar: «Katalanek eta Euskaldunok indarrak batuta, munduari mezu argi bat bidaltzeko: gure etorkizuna libre erabaki nahi dugu eta horretarako bidea argiztatzen eta urratzen jarraituko dugu». Hernaniarrek Munagirre gailurra argiztatuko dute. Bertara autobusez joango dira: hernaniarrek hitzordua dute arratsaldeko 18:50etan Urbieta kalean, eta Ereñotzutik 18:15etan, frontoi parean. Laugarren autobusa betetzeko erronka jarri dute antolatzaileek eta gogorarazi diete parte hartzaileei ez ahazteko frontalak. 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!