Mendialdeko Azoka ibiltaria, Imotzen etzidamu

Kronika - Erredakzioa 2022ko eka. 29a, 00:00

Imotzen eginen du geldialdia, oraingoan, Mendialdeko Azoka ibiltariak. Larunbat honetan izanen da, eta 10:30etatik 14:00etara egonen dira postuak bertan. Elikagai eta artisau lanen 32 postu izanen dira, eta horietatik bi Goizuetakoak: Domiña baserriak jarriko duena, betizu haragia, eta saltxitxoi zein txorizo ekologikoa eskaintzeko; eta Txirikordarena, konplementu eta bitxiekin. Azokan, bertako produktuen saski bat zozketatuko dute, 13:30etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!