Sexu Askapenaren Egunez, hitzordua Lasarte-Orian

Kronika - Erredakzioa 2022ko eka. 28a, 00:00

Sexu Askapenaren Nazioarteko Eguna da gaur, eta horren harira, manifestazioa deitu du Lasarte-Oriako transmaribollo kolektibo sortu berriak. Okendo plazan jarri dute hitzordua, 20:30etan; eta bat egiteko deia luzatu diete inguruko herritar guztiei ere; «bere burua transmaribollo bezala ez izan arren, jarrera neutrala izan nahi ez duten horiei guztiei».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!