Etxalarrera bihar, Zikuñako Ama taldea

Kronika - Erredakzioa 2022ko eka. 25a, 00:00

Urteko 17garren irteera egingo du Zikuñako Ama zikloturista taldeak, bihar goizean. Etxalarrera joango dira, 08:00etan Zinkoeneatik abiatuta, eta 91 kilometroko ibilbidea osatuko dute.

Lasterketei dagokienez, bestalde, Gipuzkoako Itzulia lehiatzen ari dira txirrindulari jubenilak, atzotik. Lau etapa izango dituzte, astelehenera bitarte; eta partehartzaileen artean daude Urumea bailarako lau txirrindulari: Unax Urretabizkaia, Aner Zilbeti eta Ekhi Muñoz hernaniarrak, eta Tasio Semperena astigartarra. Zumaian jokatuko dute bigarren etapa gaur, 10:30etan; Andoainen hirugarrena bihar, 16:00etan; eta Seguran azkenekoa etzi, 16:00etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!