Kontzertu ibiltaria etzi, Umore Ona abesbatzak

Kronika - Erredakzioa 2022ko eka. 24a, 00:00
Hernaniko kaleetan izan ziren Umore Ona abesbatzakoak, aurreko igandean.

Eguerdiko 12:00etan abiatuko dira, Plazatik; eta bost geldialdi eginen dituzte, ikasturteari bukaera emateko.

Modurik onenean agurtuko du ikasturtea etzi, igandearekin, Umore Ona abesbatzak. Kontzertu ibiltaria eskainiko du herrian barrena, tabernaz taberna.

Eguerdiko 12:00etan abiatuko dira Plazatik, bertan abesti pare bat kantatuta. Bertatik, Zubiondo tabernara joango dira, bigarren kantu saioa egitera. Eta beste hiru geldialdi eginen dituzte, hiru tabernatan. Zubiondotik Amaia kafetegirako bidea hartuko dute, eta bertan ariko dira 12:45etan. Ondoren, Mutu tabernan eginen dute geldialdia, 13:30etan. Eta Oxeguarda jatetxean bukatuko dute saioa, 14:15etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!