Beti bezain berezia, Loidiko omenaldia

Kronika - Erredakzioa 2022ko eka. 24a, 00:00

Herritar asko gerturatu ziren Loidira, omenaldia egitera.

Loidiko oroitarriaren aurrean omendu zituzten, aurreko ostiralean, Bigarren Mundu Gerrako mugalari eta iheslariak.

Hitzordu seinalatua izan zen aurreko ostiralean, Loidin, Bigarren Mundu Gerran mugalari eta iheslari izandakoei eskainitako oroitarriaren aurrean. Haiei omenaldia egiteko elkartu ziren berriro, Euskal Pirinioak Askatasun Bideak elkartearen deiari erantzunez, makina bat herritar, mugalari, iheslari eta laguntzaile izandakoen senideak, Hernaniko udal ordezkariak, eta EPAB elkarteko kideak.

Ekitaldian, hitza hartu zuen Yosune Garayarrek, Cométe ihes sarearen laguntzaile izan zen Maria Luisa Garayarren ilobak. Mugalari baten senide batek jarri zion musika ekitaldiari, Joxan Goikoetxeak. Eta hitz batzuk eskaini zizkieten Xabier Lertxundi alkateak eta Joe Linehan EPAB elkarteko lehendakariak ere. Eta lore eskaintza ere egin zieten, mugalari, iheslari eta laguntzaile izan ziren haiei, oroitarrian bertan, omenaldi goxoa borobiltzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!