Bertso Txapelketa Nagusirako sarrerak, datorren ostegunetik aurrera salgai

Kronika - Erredakzioa 2022ko eka. 19a, 00:00

Aurten jokatuko da Bertsolari Txapelketa Nagusia, irailaren 24an Getxon hasi eta abenduaren 18an Iruñean bukatuta. Datorren asteazkenean aurkeztuko dute, Euskaltzaindiak Bilbon daukan egoitzan; eta saio guztietarako sarrerak hurrengo egunean jarriko dituzte salgai, ostegunean, goizeko 09:00etatik aurrera interneten: bertsosarrerak.eus. Bertsozale Elkarteko bazkide direnek, sarrera ziurtatuta izango dute, ekainaren 30a baino lehen eskuratuz gero.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!