3,5 milioi litro Euskal Sagardo, bertako 6 milioi kilo sagarrekin

Kronika - Erredakzioa 2022ko eka. 18a, 00:00

Euskal Sagardoa Jatorri Deiturako kideak eta erakundeetako ordezkariak.

Uzta haundia izan da 2021ekoa. Sagardo lurrintsuak, freskoak eta iazkoak baino alkoholdun graduazio txikiagoa dutenak dira.

Joan den urteko uzta aurkeztu zuten joan den astelehenean, Bilboko Guggenheim museoan. Euskal Sagardoa Jatorri Deiturako 49 sagardotegiek 75 produktu aurkeztu zituzten jendaurrean. Uzta haundia izan da 2021ekoa Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban 2021ekoa, eta aipatu zutenez, «sagardogileek askotariko sagardoak egin ahal izateko baliatu dute hori». 

Prentsaurrekoan parte hartu zuten Euskal Sagardoa Jatorri Deiturako koordinatzaile Unai Agirrerekin batera, taldea sustatzen duten erakunde publikoetako zein pribatuetako ordezkariek. 

Azaldu zutenez, denera, 3,5 milioi litro Euskal Sagardo ekoiztu dira bertako 6 milioi kilo sagarrekin, «iaz baino hiru aldiz gehiago». Nabarmendu zuten, gainera, sagardoak direla «lurrintsuak, freskoak, eta iazkoak baino alkohol graduazio txikiagoa dutenak». 

 
Sagardotegi bakoitzak bere berezitasunak ditu

Prentsaurrekoan azpimarratu zuten sagardotegi bakoitzak bere ukitu propioa ematen diola sagardoari: «Bide horretan, gauza bereziak merkaturatzen ari gara: lursail jakineko sagardoak, sagar mota jakinekoan, kridantzakoak, egurrean paseak eta abar». Izan ere, hizlariek adierazi zuten bezalaxe, «aurtengo uztak horrelako proposamen berriak egiteko aukera haundia eskaini die sagardogileei, sagar aukera haundia eta kalitatezkoa jaso baitute. Horregatik, produktu horiek guztiak merkaturatzeko aukera paregabea eman du aurtengo urteak». 

Sagardo sektorea etorkizunerako pausoak ematen ari da. «Helburua izango da taberna, jatetxe, elkarte eta abarretan Euskal Sagardoak presentzia haunditzea».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!