Etzi ezagutuko da bikote txapeldunaren izena

Kronika - Erredakzioa 2022ko eka. 18a, 00:00
Juanenea, Ansa II, Zubiri eta Urriza, pelota aukeraketan.

Sagardoaren Txapelketan, Ansa II-Juanenea eta Urriza-Zubiri finalistak izango dira aurrez aurre. 

Sagardoaren Txapelketako final haundia jokatuko da etzi. Aurten, Urnietako Setien eta Ereñotzuko Larre Gain sagardotegiak heldu dira amaierara, bere ordezkariek lortu baitute finalerako pasea. Hori horrela, astelehenean, Aritz Zubiri goizuetarrak eta Javier Urrizak aurrez aurre izango dituzte Imanol Ansa eta Aritz Juanenea. 

Galarretan izango da norgehiagoka, 18:00etan hasitako jardunaldian. Finalaren aurretik, beste partidu bat izango da aurrena: Aldabek eta Barrenetxea IV.ak indarrak neurtuko dituzte Ezkurra II.a eta Azpirozen aurka. Ondoren, arratsaldeko bigarren partiduan jokatuko da Sagardoaren Txapelketako azken lehia.

Orain arte bikain aritu dira bi bikoteak, eta maila, beraz, ziurtatuta egongo da finalean. Hori bai, faborito dira Zubiri goizuetarra eta Urriza, eta aurreikuspenak betez gero, baliteke beraiek izatea aurtengo txapelketako garaileak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!