Zozketan parte hartzeko aukera, bihartik

Kronika - Erredakzioa 2022ko eka. 17a, 00:00

Kronikakideen artean, ekintza eta produktu mordoa zozketatuko dira. Parte hartzeko: 'kronika.eus/zozketak/'.

Martxa hartu du dagoeneko, Kronikakide kanpainak. Horren bueltan, aste honetan ezagutu da bigarren zozketako irabazlearen izena: Ana Rodriguez. Lote potoloa irabazi zuen Anak, eta berarekin eraman zituen Goxoako ekoizleen produktuekin osatutako saskia, Tripontzi jatetxean bi lagunentzako otordua, EHZ musika jaialdirako hiru eguneko sarrera bikoitza, eta sagardo-kaxa bat. 

Bide horretan, bihar jarriko da martxan bigarren zozketa potoloa Kronikakideen artean. Zehazki, hauexek izango dira irabazleak lortuko dituen sariak: Hernaniko igerileku irekirako lau sarrera, Hernani Bidaiak-eko maleta dotore bat, bi pertsonarentzako otordua Itxas Burun, eta Txindokiko Itzala abentura parkerako sarrera bikoitza.

Zozketatan sartzeko, beharrezkoa da Kronikakide edo Doberako bazkide izatea. Parte hartzeko, zoaz www.kronika.eus/zozketak/ estekara.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!