Ana Rodriguez, bigarren zozketako irabazlea

Kronika - Erredakzioa 2022ko eka. 15a, 08:58

Kronikakide kanpainaren baitan, sekulako zozketak egingo ditu Kronikak, Kronikakide direnen artean. Dagoeneko bigarren zozketa burutu dugu eta amaitu da. Irabazlea Ana Rodriguez izan da, eta honako saria eramango du etxera: Goxoak emandako saski bat, bertako ekoizle desberdinen produktuekin osatutakoa; Hernaniko Tripontzi jatetxean bi lagunentzako otordua; Euskal Herria Zuzenean musika jaialdirako hiru eguneko sarrera bikoitza; eta sagardo kaxa bat. Beraz, Zorionak! 

Gogoratu, Kronikakide guztiek hartu dezaketela parte zozketetan, eta  Dobera Euskara Elkarteko bazkide direnek ere. Laster jarriko abian, hurrengo zozketa, beraz, adi egon! 

 

 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!