Zozketa potoloa bihar, Kronikakideen artean

Kronika - Erredakzioa 2022ko eka. 14a, 00:00

Kronikakide kanpainaren hasierako zozketa izango da, eta parte hartzeko, 'kronika.eus'en apuntatu behar da.

Makina bat zozketa egingo ditu Kronikak, aurrerantzean, Kronikakide direnen artean. Kanpaina berri bat eman dio hasiera, Kronikari babesa eman eta Kronikakide izatearen abantailez gozatu nahi duten herritar gehiago erakartzeko. Eta horretarako, zozketa berezi bat antolatu du hilabete honetan, kanpainaren hasiera gisa. Oso potoloa da saria, hainbat oparirekin: Goxoak emandako saski bat, bertako ekoizle desberdinen produktuekin osatutakoa; Hernaniko Tripontzi jatetxean bi lagunentzako otordua; Euskal Herria Zuzenean musika jaialdirako hiru eguneko sarrera bikoitza; eta sagardo kaxa bat.

Kronikakide guztiek hartu dezakete parte, baita Dobera Euskara Elkarteko bazkide direnek ere. Baina horretarako, zozketan apuntatu behar dute, aldez aurretik. Oso erraza da hori: kronika.eus webguneko Kronikakide atalean sartu, eta kanpainaren hasierako zozketan, Parte hartu botoia sakatu. Gaurkoa da zozketan parte hartzeko azkeneko eguna.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!