Musikaz busti da Urumea bailara

Kronika - Erredakzioa 2022ko eka. 13a, 00:00

Aiztondo abesbatzak 25. urteurreneko emanaldia eskaini zuen larunbatean.

Ospakizun mordoa izan dira asteburuan, Urumea bailaran, eta musika izan da protagonista horietako askotan. Astigarragan, Aiztondo abesbatzaren 25. urteurreneko emanaldia izan zen larunbatean, Erribera kulturgunean. Joana Otxoa de Alaiza pianojolearen parte hartzearekin, kontzertu ederra eskaini zuten guztiek. Hernanin, berriz, Goiz Eguzkiko parkea jendez bete zen Goiz Eguzki abesbatzaren ikuskizunaz gozatzeko. Lehenik, gizonezkoen abesbatzaren txanda izan zen; ondoren, emakumezkoak aritu ziren; eta, azkenik, bi abesbatzak elkartu eta hamar abesti interpretatu zituzten elkarrekin. Argazki guztiak ikusgai daude www.kronika.eus webgunean.

Goiz Eguzki abesbatza Udaberriko kontzertuan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!