Kronikakide zozketan parte hartzeko azken egunak

Kronika - Erredakzioa 2022ko eka. 12a, 00:00

Kronikak duela aste gutxi hasi zuen Kronikakide kanpaina, eta irekiera zozketan parte hartzeko azken eguna etzi da, asteartean. Kronikakideen artean zozketatuko da Goxoa-ko hainbat ekoizleren produktuekin osatutako saskia, bi pertsonarentzako otordua Tripontzin, EHZrako 3 eguneko sarrera bikoitza eta sagardo-kaxa bat.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!