Auto ilara luzea izan da A-15 errepidean, Andoaingo noranzkoan

Kronika - Erredakzioa 2022ko eka. 10a, 16:52

Istripua izan dute kamioi batek eta moto batek, eta sei kilometroko auto ilarak eragin ditu, Hernanitik Andoainera bidean.

Moto eta kamioi baten arteko istripu larria izan da Andoainen, arratsaldeko lehenengo orduan, eta A-15 errepidea moztu behar izan dute. Ondorioz, auto pilaketak sortu ari dira, Hernanitik Andoainerako noranzkoan. Sei kilometroko luzera izan du auto ilarak, baina dagoeneko trafikoa bere onera bueltatu dela jakinarazi du Eusko Jaurlaritzako Trafiko Sailak.

Andoain parean izan da istripua, Iruñearako noranzkoan, oraindik argitzeke dauden arrazoiengatik. Motorista larri zaurituta geratu da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!