Aurrematrikula epea, zabalik

Kronika - Erredakzioa 2022ko eka. 10a, 00:00

Hernanialdeko AEK-k jakinarazi nahi du ekainaren 30 arte aurrematrikula egiteko epea zabalik dagoela. 2022/2023 ikasturtean euskera ikasi, maila hobetu edo azterketaren bat prestatzeko, aurrematrikula eginda, hainbat abantaila izateko aukera dago Hernani eta Astigarragako euskaltegietan: aurtengo prezioa mantentzen da eta %5eko deskontua egingo da; lehentasuna taldeak eratzeko orduan; eta lau epetan ordaintzeko aukera. Informazio gehiago, edo izena emateko: idatzi astigarraga@aek.eus edo hernani@aek.eus helbideetara edo deitu 607 61 06 87 (Astigarraga) edo 607 59 28 64 (Hernani) telefono zenbakietara.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!