'Olatu bideak' proiektua, Basque Culinary Centerren eraikin berria

Kronika - Erredakzioa 2022ko eka. 10a, 00:00

Grosen kokatuko da eta 2025ean estreinatuko da 9.100 metro karratuko eraikina, Danimarkako BIG (Bjarke Ingels Group) estudioarena.

Basque Culinary Center-ek egoitza aldatuko du 2025ean. Gros auzora, Nafarroa Hiribidera egingo du salto eta Nazioarteko lehiaketa egin da Donostiako GOe – Gastronomy Open Ecosystem eraikina egiteko obren zuzendaritza adjudikatzeko. 

Lehiaketa irabazi du Danimarkako BIG (Bjarke Ingels Group) arkitektura-estudioaren Olatuen bidea proposamenak. Espazio horrek lotura bat sinbolizatzen du, gastronomiaren, talentuaren, zientziaren, berrikuntzaren, ekintzailetzaren eta hiriaren arteko lotura eta 9.100 metro karratu izango ditu eraikinak.

Aurkeztutako proiektuen maila handia dela eta, epaimahaiak eztabaida bizia izan du, eta, azkenean, proiektu horren alde egin du.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!