Mendiriz Mendi Mintxolara eta Zipotza Ozako Oihanera, ekaineko txangoan

Kronika - Erredakzioa 2022ko eka. 7a, 00:00

Ekainarekin batera, Mintxolara egingo du irteera Mendiriz Mendik igande honetan. Goizeko 08:30etan abiatuko dira Atsegindegitik; izenematea 2 euro dira gazteentzat eta 6 euro, berriz, helduentzat. Zipotzak, berriz, asteburu pasa antolatu du Ozako Oihanera, Huescara. Larunbatean abiatuko dira Zipotzatik eta, egunean bertan, Acher-go gaztelua eta Aguas Tuertas bisitatuko dituzte. Igandean, Mallo de Acherito-ra egingo dute ibilaldia, eta arratsaldean itzuliko dira Astigarragara. Zipotzaren kasuan, itxita dago izenematea. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!