Gizonezko jubilatu batzuk amatasun plusa berreskuratu dezakete

Kronika - Erredakzioa 2022ko eka. 6a, 00:00

Berreskuratu ahal izango dituzte batez beste 7.000 euro amatasun plusagatik.

Auzitegi Gorenak amatasun-pentsioen osagarrian atzeraeragina aitortu zien, pasa den martxoan, pentsioa kobratzen hasi zirenean emakumeen baldintza berdinetan egon ziren aitei. Auzitegi Gorenaren Laugarren Salako Osoko Bilkurak erabaki du legez ezarritako baldintzak betetzen dituzten gizonek kobratu beharreko amatasun-osagarriak erretiro-pentsioa aitortzen zaienetik aurrera izango dituela ondorioak. 

Atzeraeragin hori, nolanahi ere, 2016ko urtarrilaren 1era artekoa izango da, orduan onartu baitzuen Gobernuak amatasunaren osagarri izatea emakumeen zaintzan. Horrela, 2.000 euroko oinarri arautzailea duen pentsiodunari, bi seme-alaba dituenari, %5eko osagarria emango zaio, hau da, 100 euro hilean, 14 ordainsarirekin biderkatuta eta bost urterekin 7.000 eurora igota. Hiru seme-alabarekin 14.000 euro izango da.
Ezin da erreklamatu 2016ko urtarrilaren 1a baino lehen aitortutako pentsioengatik, ezta otsailaren 4tik aurrera aitortutakoengatik ere.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!