Itaiaren jardunaldi jendetsuak, Hernani gaztez bete zuen

Kronika - Erredakzioa 2022ko eka. 6a, 00:00

Latsunben karpa erraldoia jarri zen eta denak sartzen ez zirenez Elizatxon ere izan zen jardunaldia.

Itaia, Emakume Sozialisten erakundeak, egun osoko jardunaldi nazionala jendetsua antolatu zuen Hernanin, larunbatean. 1.500 gazte inguru elkartu ziren Latsunbeko pistan jarritako karpa erraldoian eta Elizatxo ikastolan. Hitzaldiak eta hausnarketa izan ziren arratsaldera arte eta ondoren kontzertua izan zen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!