Euskaraldia

Ariguneak indartzera, Euskaraldia

Kronika - Erredakzioa 2022ko eka. 6a, 00:00

Aurkezpena Gasteizen egin zen.

Udazkenean egingo den Euskaraldiaren hirugarren edizioan parte hartzeko deia egin diete era guztietako entitateei antolatzaileek.

Euskeraz lasai aritzeko guneak sortzeko deia egin diete era guztietako entitateei Euskaraldiaren antolatzaileek. Aurtengo udazkenean, azaroaren 18tik abenduaren 2ra arte, egingo den ekimenaren hirugarren edizioak, berriro ere, ariguneak izango ditu protagonista, belarriprest eta ahobiziekin batera.

2020an egindako bigarren edizioan bezala, entitateek parte hartzeko aukera izango dute eta berauen funtzio nagusia euskeraz lasai aritzeko guneak sortzea izango da. Pandemia betean milaka entitatek ariguneak sortu ondoren, euskerarentzako espazio berriak sortu eta ariguneak areagotzeko helburua dute, aurten, Euskaraldiaren sustatzaileek. Proposamena enpresa, erakunde, elkarte, fundazio, klub, talde eta era guztietako entitate antolatuei luzatu zaie, beste behin ere.

 

Ariguneak osatu eta izena emateko epea zabaldu da

Aurkezpen egunetik zabalik dago entitateek Euskaraldian parte hartzeko aukera. Entitateen izen-ematearen aukera zabaldu da. Euskaraldiaren bigarren edizioan ariguneak sortu eta izena eman zuten entitateek beraien parte hartzea berretsi beharko dute ariguneak.euskaraldia.eus/izen-ematea webgunean; lehenengoz izena emango dutenek ere helbide bera erabili ahal izango dute izena eman eta arigune kopurua zehazteko. Aurten izen-emate prozesua erraztu dutela azpimarratu dute antolatzaileek eta aurretik prozesua egin dutenek ere erraz berretsi ahal izango dutela parte hartzea.

Euskaraldia urrats eta lorpen ugariren gehiketa izan da aurreko edizioetan. Orain ere proposamen hori egingo da.

 

Irailaren 28tik, ahobizi edo belarriprest

Era berean, herritar norbanakoek irailaren 28tik aurrera ahobizi edo belarriprest roletan izena emateko edo parte hartzea berresteko aukera izango dutela azaldu dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!