Buruntzaldeako autobusek ordutegi  zabalagoa, gaurtik

Kronika - Erredakzioa 2022ko eka. 4a, 00:00

 BU12 lineak (Hernani-Astigarraga-Donostia, Martutenetik) astelehenetik ostiralera bitarteko ordutegi bera izango du larunbatetan. Gainera, igande eta jaiegunetan 15 minutu aurreratuko dira irteerak. BU11 lineak (Hernani-Donostia, Aietetik) irteerak aldatuko ditu, bi noranzkoetan hamabost minutuko maiztasuna bermatzeko. Gainera, Hernaniko Antziola 10 geltokia berreskuratuko dela jakinarazi dute. Amaitzeko, BU13 lineak (Hernani-Astigarraga-Donostia) hamabost minuturo irteerak bermatuko ditu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!