Jakinaren gainean egongo zarete seguruenik, baina joan den astean hasi genuen Kronikakide kanpaina. 0Km: batzen gaituen distantzia lelopean, abantaila, deskontu eta zozketaz beteta dagoen kanpaina, hain zuzen ere.
Bi zozketa, abian
Dagoeneko bi zozketa daude martxan; alde batetik, HCREk antolatutako Garagardo azokarako bi otordu zozketatzen dira, eta parte hartzeko aukera ekainaren 9ra arte izango da; eta beste aldetik, pack-a: Goxoako ekoizle desberdinen produktuekin eratutako saskia, Tripontzi jatetxean bi pertsonentzako otordua, Euskal Herria Zuzenean jaialdirako 3 eguneko sarrera bikoitza, eta sagardo kaxa bat. Parte hartzeko aukera ekainaren 14ra arte izango da.
Gogoratu, beraz, Kronikakide kanpainak eskaintzen dituen zozketez eta abantailez gozatzeko Kronikakide edo Doberako bazkide izatea beharrezkoa dela. Eta aipatutako zozketetan parte hartzeko hemen, Kronikakide atalean sartuta egin daiteke. Hemen zozketan parte hartzeko azalpen bideoa: https://labur.eus/sykxQ.