Zita garrantzitsuak, maila guztietan

Kronika - Erredakzioa 2022ko eka. 4a, 00:00

Hitzordu garrantzitsuak izango dituzte asteburuan, bailarako txirrindulariek, maila guztietan. Afizionatuetan, Euskaldun Torneoko bi proba izango dituzte. Loinaz Proban (134 kilometro) ariko dira gaur, 09:30etan Beasainen, bost mendate igota: Larraitz, eta Atagoiti eta Olaberria bi bider. Eta bihar, San Martin Proba (124 kilometro) izango dute, 10:00etan Ataunen: Abaltzisketa eta Larraitz bi bider igoko dituzte, eta Lazkaomendi eta Urkillaga azkeneko kilometroetan. Jubenilek, berriz, Euskal Herria Torneoko lasterketa izango dute gaur, 16:00etan Anoetan, 102,5 kilometroko ibilbidearekin. Eta kadeteek, azkenik, bi hitzordu izango dituzte. Batetik, Euskadiko Txapelketa jokatuko dute gaur, Etxebarrian: bigarren urteko kadeteek, 61,7 kilometroko ibilbidea osatuko dute, 15:00etan hasita; eta lehenengo urtekoek, 47 kilometro egingo dituzte, 17:00etan. Bihar izango dute bigarren hitzordua, 16:30etan Oñatin: Olakua Saria (69 kilometro).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!