Buruntzaldeako kultur agenda aurkeztu dute

Kronika - Erredakzioa 2022ko eka. 1a, 08:36

Euskarazko kultur eskaintza  bateratu eta herritarren eskura jarri dute https://euskara.buruntzaldea.eus/ webgunean.

Euskarazko kultur eskaintza oparoa bateratu eta herritarren eskura jartzeko premia ikusirik, Buruntzaldeko udalek kultur agenda bateratua sortu dute Buruntzaldea Euskaraz webgunearen baitan.

Buruntzaldeko Euskara Sailek sustatutako buruntzaldea.eus atariak hamar urtetik gora dauzka, eta eduki ugarirekin hornitu dute: euskalduntzea, eremu sozioekonomikorako baliabideak, familia transmisioa, denbora-pasak...

Komunikaziorako kanal berrien aurkezpena

Dagoeneko Buruntzaldea Euskaraz-ek baditu Twitter eta Facebook kontuak. Komunikazio kanal berriei dagokienez, gaurko prentsaurrekoan hauen berri eman dute zinegotziek: Telegram kanala (Buruntzaldeko kultur agenda), Instagram kanala (@buruntzaldeaeuskaraz) eta hileroko buletin elektronikoa

Kanal berri hauetan harpidetzea erraza izan dadin, herrietan kartelak jarriko dituzte QR bidez nahi duenak ahalik eta modu erosoenean eman dezan urratsa.

Prentsaurrekoari amaiera emateko Myriam Ulanga piano-jotzailea izan zen gonbidatu berezia. Musika eskolako zuzendaria eta artista da, eta, kultur agendan jaso bezala, ekainaren 10ean kontzertua ematekoa da Basteron Easo Abesbatzarekin batera.

Agendan agertzen den lehenengo ekitaldia gaur eskainiko da Urnietan. Itsatsita antzezlana izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!