Plenoak gaur, Astigarragan eta Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2022ko maiatzaren 30a

Ohiko deialdian, gaur bilduko dira Hernaniko eta Astigarragako Udaletako Plenoak, hileko azkeneko asteartearekin. Hernanikoa izango da aurrena, arratsaldeko 18:00etan hasita; eta ordubete beranduago egingo dute Astigarragakoa, 19:00etan. Hernaniko bilkuran bederatzi puntuko gai zerrenda dago eta Astigarragan berriz, hamaika. Astigarragan kiroldegiaren berritzeari buruzko aurretiko azterketa eztabaidatuko da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!