Euskadikoan seigarren, Intza Navarro hernaniarra

Kronika - Erredakzioa 2022ko mai. 31a, 00:00

Larunbat arratsaldean jokatu zen Euskadiko Txapelketa Azpeitian, eta onenen artean izan zen neska kadeteetan.

Txapelketen asteburua izan da Urumea bailarako txirrindularientzat; eta bereziki emaitza ona lortu du Intza Navarro hernaniarrak: seigarren izan zen igandean, Euskadiko Txapelketan, neska kadeteetan. Azpeitian jokatu zuten Euskadikoa, 33 kilometroko ibilbidearekin; eta 41 partehartzaileren artean, onenekin izan zen Navarro. Are gehiago, podiumeko hirugarren postua lehiatu zuen azkeneko esprintera arte.

Mutil jubenilek eta kadeteek, berriz, Gipuzkoako Txapelketa jokatu zuten larunbatean. Jubenilek Zarautzen izan zuten 85 kilometroko lasterketa, eta 25garren izan zen Unax Urretabizkaia hernaniarra. Kadeteak, berriz, Zumaian aritu ziren, 56 kilometroko ibilbidean; eta Aimar Capdequi astigartarra 29garren sailkatu zen. Capdequi bera, onenen artean izan zen igandean, Eibarren: 11garren bukatu zuen 68 kilometroko lasterketa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!