Bertako ekoizleen produktuekin osatutako saskiaren zozketa egingo du Kronikak, Kronikakide kanpainaren barruan

Kronika - Erredakzioa 2022ko mai. 28a, 00:00

Kronikakide kanpainaren barruan, Kronikakideen artean Goxoa proiektuko ekoizleen produktuekin sortutako saskia zozketatuko du Kronikak. Gaurtik hasita ekainaren 18ra arte egongo da parte hartzeko aukera, eta irabazlearen izena hilaren 19an argitaratuko da Kronikan. Parte hartzeko, sartu www.kronika.eus/zozketak/ webgunean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!