Denboraldia amaitzear, kadete eta jubenilek

Kronika - Erredakzioa 2022ko mai. 28a, 00:00

Mundarroko neska kadeteek gaur 17:00etan jokatuko dute etxean eta Hernaniko jubenilek bihar 11:45etan. 

Eskubaloi denboraldia asteburu honetan amaituko da talde batzuentzat. Hori da kadete nesken eta jubenil mutilen kasua. Hernaniko neska kadeteek atzo jokatu zuten azken partidua eta Mundarrokoek gaur izango dute denboraldi itxiera, 17:00etan, kiroldegian, Irauliren aurka. 

Hernaniko jubenilek ere denboraldiko azken partidua izango dute bihar, 11:45etan. Ingou Arrasateren aurka azken postua ekiditeko norgehiagoka izango da. Biak berdinduta daude eta irabazten duena aurretik geratuko da. Kadete mutilek hurrengo astean partidua dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!