Denboraldia amaituko dute Gorengo neskek

Kronika - Erredakzioa 2022ko mai. 28a, 00:00

Mundarrok eta Hernanik etxean itxiko dute bihar denboraldia Intxaurdi eta Elgoibarren aurka.

Futbol denboraldia amaituko dute gaur Gorengo mailako nesken taldeek. Hernaniko eta Mundarroko neskek etxean amaituko dute denboraldia. Mundarroko neskek, gaur 16:00etan, Intxaurdiren aurka Zarkumendegin eta Hernanik Elgoibarren bisita izango du bihar, 16:30etan, Zubipen.

 

Infantilak Beasainen, gaur

Hernani infantil txikiak finalerdia jokatuko du gaur Loinazen Beasainen aurka, 11:00etan. Irabaziz gero finalera pasako da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!