Gipuzkoako Txapelketa, juniorrek eta kadeteek

Kronika - Erredakzioa 2022ko mai. 28a, 00:00

Gaur izango dira bi lasterketak, gazteenek goizean Zumaian, eta juniorrek Zarautzen, arratsaldean.

Kadete eta junior mailako txirrindulariek asteburu garrantzitsua dute. Gaur eta bihar artean bina lasterketa izango dituzte eta gaurko bietan gainera, Gipuzkoako txapelak izango dira jokoan. Kadeteek, 10:30etatik aurrera, Zumaian jokatuko dute Gipuzkoako Txapelketa eta arratsaldean, 16:00etan, juniorrek hartuko dute erreleboa. Bihar ere, lasterketak izango dituzte. Juniorrek 15:30etan Euskal Herriko Torneoa dute jokoan Berriatuan eta kadeteek, 10:30etan, Eibarren dute lasterketa.

Afizionatu mailako lasterketarik ez dago, Gipuzkoan, asteburu honetan. Hori bai, nesken Euskadiko Txapelketa izango da jokoan, bihar arratsaldean Azpeitin, eta bihar 10:00etan, Oiartzunen, Gipuzkoako MTB Txapelketa ere jokatuko da.

 

Hamar lehendabizikoetan, Azparren eta Urretabizkaia

Aurreko astean bailarako txirrindulariek emaitza esanguratsuak lortu zituzten. Urrakiko Igoeran Enekoitz Azparren astigartarrak 9garren postuan amaitu zuen Euskaldun Torneoan, afizionatu mailan. Juniorretan, Amurrioko Euskal Herria Trofeoan, Unax Urretabizkaia hernaniarra eguneko ihesaldian sartu zen, eta, lehen hamarren artean sailkatu zen. Aner Zilbeti hernaniarrak ere karrera amaitzea lortu zuen.

Kadeteetan, Aimar Capdequi astigartarrak 20garren amaitu zuen Zestoan eta Unax Otegi hernaniarrak 41garren amaitu zuen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!