Joxe Mari Etxebeste, Gipuzkoako txapeldun bola txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2022ko mai. 28a, 00:00

Zerainen irabazi zuen txapela astigartarrak. Ibon Miner laugarren izan zen, Mikel Arroio seigarren eta Aner Miner 14garren, 14 urterekin.

Joxe Mari Etxebeste astigartarra Gipuzkoako Bola Txapelketan txapeldun irten zen Zerainen. 48 brilekin txapela jantzi zuen bolari astigartarrak. Bola txapelketan, Gipuzkoako Lehendakari eta Kopa lehiaketetatik sailkatutakoek parte hartu dute, eta baita ligaxkan puntu gehien eskuratu zituztenek ere.
25 bolari aritu ziren txapelaren bila gizonezkoetan, tartean bailarako hainbat bolari. Horietako batek jantzi zuen txapela Jokin Izagirre goierritarraren aurretik brila bateko aldearekin. Benito Loitegi sailkatu zen hirugarren eta Ibon Miner ereñotzuarra laugarren. Josu Lasa izan zen bosgarrena, Jesus Morales izan zen seigarren sailkatua, Mikel Arroio hernaniarrak amaitu zuen zazpigarren eta Aner Miner gazteak, 14 urterekin, 14garren postua eskuratu zuen. Atzetik beste hamaika bolari sailkatu ziren.

 

Roberto Ostolaza, txapeldun tokan

Toka txapelketa ere jokatu zen Zerainen eta bertan Gipuzkoako txapeldun Roberto Ostolaza irten zen 14 tokerekin. Leandro Miner irabazteko hautagaien artean zegoen, baina azkenean bederatzigarren postuan amaitu zuen, 8 tokerekin. Podiumera igo ziren, Antonio Amundarain bigarren, 13rekin, eta Prudentzio Olano, hirugarren, 12rekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!