Hernanik eta Astigarragak abantailari eutsi nahi diote

Kronika - Erredakzioa 2022ko mai. 28a, 00:00

Astigarragako taldea Txomiñenera itzuliko da gaur.

Astigartarrek gaur Txomiñenen jokatuko dute, 10:30etan, eta Hernanik Tolosan 09:30etan.

Astigarragak eta Hernanik Herriarteko txapelketaren finalerdietara nahi dute sailkatu eta horretarako gaur, abantailari eutsi behar diote. Joaneko partiduan bi taldeek 2-1 irabazi zuten Andoain eta Tolosaren aurka.

Hernanik Tolosan, Beotibarren, jokatuko du goizeko 09:30etatik aurrera. Joanekoan 20-18, 18-20 eta 20-13 izan ziren emaitzak eta beraz, hernaniarrek 2-1 irabazi zuten eta tanteoa 53-46 da beraien alde. Ez da erraza izango abantailari eustea. Lehendabiziko partidua, banakakoa, da gakoa.

Astigarragak ere 2-1 irabazi zuen eta tanteoan alde haundiagoa lortu zuten Andoainen, 57-42. Gainera, itzulerakoa Txomiñenen izango da, 10:30etatik aurrera eta finalerdietarako sailkapena eskura dute. Sorpresa litzateke ez sailkatzea.

 

Irazustabarrena eta Arrieta, Espainiakoan

Irazustabarrena eta Arrietak gaur, 10:00etan, Mendilorrin, Maitenaren aurka jokatuko dute Espainiako Trinkete Txapelketan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!