TicketBAIrekin fakturak euskaraz eginez gero, laguntzak

Kronika - Erredakzioa 2022ko mai. 28a, 00:00

Negozioek fakturak euskaraz egiteagatik, diru laguntza. Argazkia: Goiena

Gipuzkoako Foru Aldundiak, diru laguntzak emango ditu softwarea erabiltzeagatik: 1.200 euro, fakturak euskaraz egiteagatik, eta gazteleraz, 1.000.

TicketBAI sistema, Gipuzkoako Foru Aldundiak jarri du martxan, eta 1,5 miloi euroko zuzeneko laguntza berriak emango ditu merkataritza, ostalaritza eta lurraldeko hainbat jardueraren digitalizazioa sustatzeko helburuarekin. Emango den laguntzaren berrikuntza, laguntza handiagoa ezarriko dela da. Establezimenduak egindako fakturak euskaraz egiten badira: %20. 

Joan den urtean, 2 milioi euro erabili ziren laguntzetarako. Gaur egun, 5.447 zergadun jada, fakturak jaulkitzen ari dira, borondatezko epearen barruan. Oraingo honetan,  21 eragile berrik kolaboratuko dute sistemarekin. Aldundiak jakinarazi du, lankidetza-hitzarmen bat sinatu duela lurraldeko 21 eragile ekonomikorekin, TicketBAIren ezarpena sustatzeko. Hitzarmen horiek, beste eragilerengana zabaltzen dira orain: ADEGI, Gipuzkoako Enpresen Elkartea; Gipuzkoako Zerga, besteak beste. 

 

Laguntza lortzeko, betebeharrak

TicketBai software-aren diru laguntza lortzeko, hurrengo baldintza hauek betetzea beharrezkoa da: Eskaera egiteko unean, zergadunek gutxienez 15 alta-fitxategi aurkeztu behar izan dituzte TicketBAI aplikazioan, beti ere, eskaera egin aurreko 15 egunetan. Ondoren, laguntza horiek argitaratzen direnetik(ekainaren 23ra arte egongo da irekita) irailaren 1era arte, fakturazio-sistema berri horretan alta emateko, gutxienez 120 fitxategi bidaltzeko eskatuko da. Eskaera horiek,  Zergabidea.gipuzkoa.eus plataformaren bidez aurkeztu beharko dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!