Hernanik irabazi eta Mundarrok galdu, denboraldiko azken partiduan

Kronika - Erredakzioa 2022ko mai. 24a, 00:00

Hernaniarrek Oñatin irabazi zuten 0-2 eta bosgarren amaitu dute Ohorezko Erregional Mailan. Mundarrok 1-0 galdu zuen Usurbilen aurka.

Hernaniko eta Mundarroko mutilen talde nagusiek, denboraldiko azken partidua jokatu zuten asteburuan. Ohorezko Erregional mailako hernaniarrek 0-2 irabazi zuten Oñatin, Aloña Mendiren aurka, eta denboraldia bosgarren amaitu dute. Mundarrok Preferente mailan mantentzeko finalerdian 1-0 galdu zuen eta denboraldia amaitu du.

Hernaniko Jubenil Nazionalak ere azken partidua jokatu zuen Gasteizen, Alaves txapeldunaren kontra, eta bana berdindu zuen. Emaitza bikaina denboraldia amaitzeko. 

Preferente mailako neskek azkenaurreko partidua zuten eta Mundarrok eta Hernanik irabazi egin zuten. Astigartarrek 0-1 garaitu zuten Antiguoko eta hernaniarrek, 0-4, Oiartzun. Denboraldi ona burutu dute bi taldeek.

Infantil Txikia, Liga irabazteko aukerekin

Hernaniko infantil txikiak 4-2 irabazi zion Hondarribiari eta lider amaitu du denboraldia bere multzoan. Orain, beste hiru txapeldunen aurka tituluaren bila joango da. Finalerdiak eta finala jokatuko dira eta fase horretan irabazten duena Liga txapeldun irtengo da. Antiguoko, Beasain eta Danena izango dira aurkariak.

Lehenengo mailako kadeteek ere garaipen garrantzitsua lortu zuten. Hernaniarrek 3-2 irabazi zioten Realari eta kadete preferente mailara igotzeko bidean dira

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!