Astigarraga, 2-1 garaile Herriartekoan

Kronika - Erredakzioa 2022ko mai. 24a, 00:00

Astigarraga 2-1 aurreratu da Herriarteko txapelketan, Andoainen kontra. Arrate frontoian, astigartarrek garaipena lortu zuten banakakoan eta binakakoan eta hirugarren partiduan, zazpi barruan, galdu egin zuten. Salaberriak eman zion lehendabiziko puntua Astigarragari 16-20 irabazita. Binakakoan, Txoperenak eta Zubiarrainek erraz irabazi zuten, 6-20. Eta zazpi barruan, Urdangarinek 20-17 galdu zuen. Asteburuan itzulerakoa jokatuko da Txomiñenen. Hernanik eta Astigarragak pasatzeko aukera dute. Trinketean, Irazustabarrena eta Arrietak 2-1 lortu zuten garaipena Espainiakoan eta sailkatzeko aukerak mantentzen dituzte, ez ordea, Euskal Herrikoan, 30-29 galdu eta gero Mendilorriren aurka.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!