Piropogintza jatorra

Kronika - Erredakzioa 2022ko mai. 21a, 00:00

Piropoak egiten al dituzu zuk? Ohiko bikotearekin edo norbait ezagutzen ari garenean, erakargarritasuna eta desira pizteko gaitasuna dute beti ere, jatorrak baldin badira. Hona hemen laudorio erotiko atsegin eta autentikoak egiteko irizpideak, jator aritzeko!

Bestearekin konfiantza maila minimo bat edukitzeak piropo edo laudorioa baimentzen du, elkar ezagutzen dutelako. Orduan eta konfidantza gutxiago, orduan eta aukera gutxiago piropoa ongi iristeko.

Piropoa jasotzen duenaren lekuan jartzen da piropogilea. Ez dio deseroso sentiarazi nahi, ez uxatu nahi ere. Ez du botere harreman bat eraiki nahi.

Adierazten dena sinesgarria da. Benetazkoa da, besteentzat begibistakoa ez den ezaugarri bat (izakera, gorpuzkera, gaitasuna...) azpimarratu nahiko duena. Adierazten dena, jasotzailearen ezaugarri sotil bat da, ez da guztion begi-bistakoa. Pertsonalizatua da. Berari espresuki eta soilik berarentzat da egokia. Eta piropoa ez da estereotipatua eta sormen gutxikoa. Grazia du, artez sortu da, bestela, ez da sinesgarria eta.

Jasotzailearen testuingurua interpretatzen da, ondo jaso dezan baldintza betetzen direla ziurra da. Ez da testuingurua apurtzen, giroa desegiten piropoa egin ondoren. Ez dugu norbait bere lagun taldetik aterako piropo bat botatzeko, adibidez. Eta leku horretatik irteteko seguru sentituko den espazio batean izango da, bestela, jasotzailea harrapatuta senti daiteke. Horrela, piropogileak, botere egoera neurtuko du: espazio, lekua, argiztapena, estatusa. Botere desorekak jasotzaileari ahulezi egoera nabarmenagoan ez jartzeko.

Erantzuteko aukera egon behar du. Agian harek ere beste laudorio bat egiten digu eta. Hortaz, laudorioa itzuli edo eskertu daiteke baita ere. Edo lotura duen gai berri bati esaera eman diezaioke.

Jendaurrean esateko egokia den edo maila intimo baterako aproposa den baloratu edo egokitu beharko da!

Era espontaneo, autentiko eta istant zehatzean gauzatzen da. Ez lehenago eta ez beranduago. Horrek gauzak zailak jartzen ditu. Baina une aproposa aukeratu ezkero, inpaktua handiagoa izango da ziur!

Eta elkar ezagutu gabe egiten denean, aurreko baldintza guztiak betetzen direla ziurtatu beharra dago.

Zentzu honetan, esperientzia txarren bat izan baduzu, bai laudorioak egin edo jasotzerakoan eta horri buruz hitz egin nahi baduzu, ez galdu aukera!

 

Hernaniko PLAX! Sexu eta bikote aholkularitza zerbitzua doakoa eta konfidentziala da.

Hitzordua egiteko: 656 544 606
hernani.eus/sexu
@Parremanitz
@PlaxArremanitz

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!