Arreta eta gertutasuna, hezkuntza garai berri batean

Kronika - Erredakzioa 2022ko mai. 20a, 00:00

DBHko titulua lortu ez duten gazteek bigarren aukera bat dute orain Martutene Lanbide Eskolan, Oinarrizko Lanbide Heziketaren bitartez alde batetik, lan-bizitzan sartzeko edota Erdi-mailako edozein espezialitaterekin jarraitzeko. Gainera, zikloa gainditzen duten ikasleek Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako titulua ere lortu ahal izango dute. Beraz, bi tituluekin irtengo lirateke (OLH eta DBH).

Hezkuntza etapa berri honetan, ikastetxea ikasleen autoestimua berreskuratzeko lanean aritzen da; horrez gain, prestakuntza ibilbide berri batean aurrera egiten laguntzen dio. Ikastetxe txikia izateak, banakako arreta eta familiekin tratu zuzena eta pertsonala emateko aukera ematen die.

Oinarrizko Lanbide Heziketaren barruan, Lanbide Eskolak bi espezialitate eskaintzen ditu: batetik, Informatika eta Komunikazioak eta bestetik, Elektrizitatea eta Elektronika. Biak A ereduan eskaintzen diren titulazio ofizialak dira. Hala ere, irakaslegoaren gehiengoak euskara maila altua du, eta honek ikaslearen beharretara egokitze aukera ematen die. Bi ikasturtetan osatzen da zikloa, hau da, 2000 ordu guztira.

Era berean, ikastetxeak harreman estua du inguruko enpresekin, eta horren ondorioz, bertako ikasleek Lantokietako Prestakuntza modulua egin dezakete bertan. Modu horretan, ikasle askok aukera dute lan-munduarekin lehen harremana izateko.

Gainera, plantilan lanpostu hutsen bat bete behar izanez gero, Martutene Lanbide Eskolarekin harremanetan jartzen dira enpresa horiek ikasleen izenak emateko.

Hezkuntza eta teknologia berriak funtsezko zutabeak dira Martutene Lanbide Eskolako eskaintza akademikoan. Heziketa-zikloak A ereduan eskaintzen ditu irakasleria elebidun trebatu batek; izan ere, helburua eskolako instalazioetan bi hizkuntzen erabilera sustatzea baita.

Teknologia berriei dagokienez, zentroak apustu sendoa egiten du lantegietan horiek erabiltzeko; hala nola, 3D inprimaketan eta Arduinorekin programazioan. Modu horretan, ikasleek, bere prestakuntza-etapatik, lan-merkatuaren errealitateari aurre egin behar diote.

Horrekin batera, esan, Martutene Lanbide Eskolaren aurrematrikulazio-aldia jada irekita dagoela maiatzaren 27ra arte. Informazio gehiago nahi izanez gero, jar zaitezte harekin harremanetan.

 

Ubarburu Pasealekua 30 (27. poligonoa)
20014 Donostia
943 460 145 / 610 787 001

info@fpmartutene.org
https://www.fpmartutene.org/

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!