Hernaniko Ohorezko Erregional Mailako neskek hirugarren postuan amaitu dute denboraldia

Kronika - Erredakzioa 2022ko mai. 17a, 00:00
Hernanik, Aurrera de Vitoria hartu zuen Zubipen.

Ohorezko Erregional mailan, mutil berdeek 3-0 irabazi zuten Oiartzunen aurka, eta maila berean, neska berdeek ere garaipena lortu zuten Touringen aurka: 0-4. Eta Erregional Mailako igoera fasean, Mundarrok ez zuen Orioko garaitzea lortu. 

Hernaniko bi talde nagusiek sekulako garaipenak lortu zituzten pasa den asteburuan, eta nabarmentzekoa da Ohorezko Erregional mailako neskek jokatutakoa. Denboraldiko azken partidua jokatu zuten Touring taldearen aurka, 0-4 irabaziz. Ondorioz, hirugarren gelditu dira neska berdeak, 58 punturekin. 

Ohorezko Erregional Mailako mutilek, larunbatean jokatu zuten denboraldiko azken aurreneko partidua etxean, Oiartzunen aurka, eta berdeak nagusitu ziren: 0-3. Seigarren postuan jarraitzen du Hernanik 54 punturekin, eta aurrean Mondragon dago, puntu berdinekin. Asteburu honetan, denboraldiko azkeneko partidua jokatuko dute mutil nagusiek, Oñatin, Aloña Mendiren aurka.

Erregional Preferenteko igoera fasean, Mundarroko neskek ez zuten Orioko garaitzea lortu, 0-0 amaitu baitzuten norgehiagoka. Beraz, momentu honetan bi partiduren faltan bosgarren postuan doaz neska moreak. Hernaniko neskek, berriz, Erregional Preferentean, Intxaurdiren aurka neurtu zituzten indarrak, eta porrota jaso zuten, etxean: 1-2. Beraz, Hernani, sailkapeneko 8garren postuan doa, 14 punturekin. Maila berean, mutil berdeek, Zestoa izan zuten aurrez-aurre, Zubipen, eta 3-1eko markagailuarekin nagusitu ziren. Momentu honetan, hirugarren postuan doaz, eta ondorioz, hurrengo urterako mailari eutsi diote.

Jubenilen Liga Nazionalean, Hernanik porrota

Hernaniko mutiletan, Liga Nazionalean, Aurrera de Vitoria hartu zuten Hernaniko gazteek, etxean, baina ezin izan zuten talde gasteiztarra garaitu (1-2).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!