C.D Hernanik eta HCREk hitzarmena sinatu dute Kronikarekin

Kronika - Erredakzioa 2022ko mai. 17a, 00:00
Kronikak jada badu hitzarmena, Kirol eta Rugby elkarteekin.

2022-2023 denboraldirako hitzarmena adostu dute. Maiatzaren 4an eta 12an sinatu zen.

Hernani Club Rugby Elkarteak eta C.D Hernanik hitzarmen bana sinatu dute Kronikarekin, 2022-2023 denboraldirako. Kronikaren helburua betidanik izan da herriko elkarteekin harremana estutzea, eta hori da hitzarmen hauei esker lortu dena. Joan den astean bildu ziren Kronikako ordezkariak eta bi klubetako lehendakariak, Martxelo Ezponda eta Joxe Kurutz Elosegi, aurreko hilabeteetan elkarlanean landutako hitzarmena sinatzeko.

 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!