Inoiz baino omenaldi beroagoa jaso zuten baserritarrek

Kronika - Erredakzioa 2022ko mai. 16a, 00:00
Koro Etxeberria, Maialen Ceberio Zubelzu, Manoli Zubelzu, Jose Ramon Ceberio, Ane Ceberio Zubelzu eta Xabier Lertxundi.

San Isidro beroa ospatu zuten baserritarrek eta herritarrek, atzokoan, Astigarragan eta Hernanin. Termometroek 30 gradutik gora markatu zuten. Beraz, Ceberio Zubelzu familiak omenaldi beroa jaso zuen Tilosetan, alde guztietatik begira, Udalaren eta herriaren aldetik, beraien 80 urte luzeko lanari aitortza eginez. Aurretik pala eta esku pelota partiduak izan ziren. Ojuel eta Labakak 22-14 garaitu zituzten Urkizu eta Ortiz de Urbina.

Paul Ojuel, pelota jotzen.
 

Bertsolariek ere girotu zuten eguerdia eta izerdi mordoa bota zuten Malen Barrenetxea Solano, Axel Larrañaga eta Oier Kañamares aizkolariek. Malenek 13 urte ditu eta lehenengo plaza zuen. Astigarragan ere jendea pilatu zen idi probak ikusteko. Harria estreinatzen zen eta kosta zitzaien mugitzea. Arratsaldean, ekaitza eta gero, herri kirol jaialdia izan zen.

Harri berria estreinatu zuten idi probetan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!