Euskal Herriko nesken Itzuliak trafikoan eragina izango du gaur

Kronika - Erredakzioa 2022ko mai. 15a, 00:00

Euskal Herriko Itzulia gaur Hernani eta Astigarragatik pasako da. Hernaniko Udalak jakitera eman duenez, lasterketak eragina izango du trafikoan. Horrez gain, Latsunbeko aparkalekuak libre uzteko, Latsunbe Berriko kirol pista aparkaleku bilakatu dute. Horren berri emateko, ibilbideko kaleetako ibilgailuetan, hesietan eta sotoetan jarri zuten informazioa Udal langileek. Ondoren, goizeko 11:00etan Astigarraga zeharkatuko du, Martindegitik sartu eta Iparraldeko bidetik irtenda. Hori dela eta, trafiko mozketak egingo dira 10:20-12:00 tartean. Hau da ibilbidea: Martindegitik sarrera - Troia ibilbidea- Tranbia - Donostia Ibilbidea - Pelotari kalea - Kale Nagusia - Iparralde bidea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!