Euskal Herriko Itzulia Urumea bailaratik pasako da bihar

Kronika - Erredakzioa 2022ko mai. 14a, 00:00
Txirrindulariak Zinkoeneatik pasatzen, iazko Donostiako Klasikoan.

Donostiatik helduko da Hernanira, eta Sorgintxulotik sartuko da 10:45etan. Herria zeharkatuta, Astigarrarako bidea hartuko du.

Atzo hasi zen Euskal Herriko Emakumezkoen Itzulia, eta bihar amaituko da. Denera, hiru etapa dira, eta jakitera eman dutenez, ibilbide «gorabeheratsua» prestatu dute antolatzaileek. 22 talde ariko dira, hamabi World Tourrekoak.

Martxa horretan, bihar, Urumea bailaratik pasako da Itzulia. 10:45ak aldera, Hernani zeharkatuko du probak, eta Astigarragarantz jarraituko du bidea.

 

Bigarren etapako ibilbidea

Biharko etapan, Urumea bailarara bidean, Donostiatik helduko da lasterketa, eta, Hernanira, Sorgintxulotik sartuko da. Latsunbe osoa zeharkatu ondoren, Zinkoeneara iritsiko da. Handik, Orbegozo zubitik Astigarragarantz joango dira txirrindulariak.

Hernaniko Udalak jakitera eman duenez, lasterketak eragina izango du trafikoan. Horrez gain, Latsunbeko aparkalekuak libre uzteko, Latsunbe Berriko kirol pista aparkaleku bilakatu dute. Horren berri emateko, ibilbideko kaleetako ibilgailuetan, hesietan eta sotoetan jarri zuten informazioa Udal langileek.

Historikoa izango da Itzulia, emakumezkoen aurrenekoa baita. Gainera, zuzendaria bera ere emakumezkoa da: Alaitz Biritxinaga. Epailea da, eta 26 urte daramazki zeregin horretan lasterketetan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!