Domina sorta ederra, aurreko asteburuan

Kronika - Erredakzioa 2022ko mai. 14a, 00:00
Santa Barbara taldea, Gipuzkoako Txapelketako podiumean.

Podiumera igo ziren Gaizka Izagirre, Intza Otamendi, eta Santa Barbara, Arantzazuko Ama eta CD Hernani.

Bi hitzordu garrantzitsu izan zituzten bailarako atletek, aurreko asteburuan; eta domina sorta ederra ekarri zuten, guztien artean. Batetik, Euskadiko Txapelketa izan zuten 20 eta 18 urtez azpikoek, Durangon; eta bi domina ekarri zituzten atleta hernaniarrek: txapeldun izan zen Intza Otamendi, 18 urtez azpikoetan, disko jaurtiketan (28,42 metro); eta hirugarren egin zuen Gaizka Izagirrek, 3.000 metroko proban (9:14,60), 20 urtez azpikoetan.

Eta bestetik, infantilen taldekako Gipuzkoako Txapelketa jokatu zen Ordizian. Bigarren sailkatu zen Santa Barbara taldea, zazpi atletarekin: Maria Alba, Enara Kerejeta, Intza Galdos, Irene Zubeldia, Edurne Albisu, Maria Reyes eta Izarne Zuriarrain.

Gainera, 4x80 metroko errelebo proban, podiumera igo ziren Santa Barbara (Enara Kerejeta, Intza Galdos, Edurne Albisu eta Maria Reyes) eta Arantzazuko Ama (Lide Labaka, Laida Brun, Lexuri Legorburu eta Ma­ddi Hernandez) taldeak, nesketan, bigarren eta hirugarren; eta hirugarren izan zen CD Hernani (Mario Quiroga, Axel Cuenca, Lur Ocon eta Ekhi Miner) taldea ere, mutiletan.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!