Euskal Herriko Itzulia Hernanitik eta Astigarragatik pasako da igandean

Kronika - Erredakzioa 2022ko mai. 11a, 00:00

Maiatzaren 15ean, igandean, Hernani eta Astigarraga zeharkatuko ditu Euskal Herriko Itzuliaren emakumezkoen probak. Donostiatik etorriko da lasterketa eta Hernanira Sorgintxulotik sartuko da, 10:45ak aldera. Latsunbe osoa zeharkatu ondoren Zinkoenera iritsiko da. Hemendik, Orbegozo zubitik Astigarragarantz joango dira. Horrek trafikoan eta Latsunbeko aparkalekuetan eragina izango du. Latsunbe kalean ezingo denez aparkatu, Latsunbe Berriko kirol pista aparkaleku bilakatuko da ostiraletik, etzitik, aurrera. Ibilbideko kaleetako ibilgailuetan, hesietan eta sotoetan jarriko dute informazioa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!