Urumeako lehen izokina arrantzatu dute

Kronika - Erredakzioa 2022ko mai. 10a, 00:00
5,04 kilo eta 79 zentimetroko izokin arra harrapatu zuten Gipuzkoako Foru Aldundiaren estazioan.

5,04 kilo eta 79 zentimetroko izokin arra harrapatu zuten Gipuzkoako Foru Aldundiaren estazioan.

Joan den astean, denboraldiko aurreneko izokina arrantzatu zuten Urumea ibaian, eta ondoren askatu: 5,04 kilokoa zen, eta 79 zentimetroko luzera zuen. Egun batzuk lehenago, maiatzaren 1ean, Bidasoako aurrenekoa ere harrapatu zuten, goizeko 7:25etan. Bidasoakoan arrantzatutako piezak, 4,4 kilo pisatzen zituen, eta Donostiako Rekondo jatetxeak eskuratu zuen, 1.600 euroren trukean.

Urumean arrantzatu zuten lehen izokinak erakusten du, birpopulatze-plana bide «onetik» doala. Hori dela eta, Gipuzkoako Foru Aldundiak gogorarazi nahi izan du, lurraldean debekatua dagoela izokinaren arrantza, eta harrapatzekotan, segidan askatu egin behar dela. Bestalde, gehitu du, izokinaren birpopulatze planak 25 urte baino gehiago dituela, eta horri esker, izokin populazioa berreskuratzeko lana bide onetik doala.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!