Garaipena Mundarroko mutilek, liga bukatzeko

Kronika - Erredakzioa 2022ko mai. 10a, 00:00

Mundarroko Salinas, jaurtitzen.

62-40 menderatu zuen Bergara Soraluze. Hernanik porrota, jaitsiera saihesteko kanporaketaren aurretik.

Gipuzkoako Ligako azkeneko jardunaldia jokatu dute asteburuan, mutilen lehenengo mailan, Mundarrok eta Hernanik. Etxean aritu ziren astigartarrak, eta 13garren garaipena lortuta bukatu dute denboraldia, Bergara Soraluze 62-40 menderatu ondoren. Atsedenaldira 10 punturen aldearekin iritsi (33-23), eta hirugarren laurdenean ziurtatu zuen garaipena (50-28). Horrela, zazpigarren bukatu du ligan.

Hernanik, ordea, porrot gogorra jaso zuen Donostian, Internacionalen kantxan (94-64), eta jaitsiera saihesteko kanporaketa dauka buruan orain: datozen bi asteburuetan jokatuko du, Askatuak taldearen kontra, joaneko eta bueltako partiduekin. Irabaziz gero, mailari eutsiko dio, eta jaitsi egingo da bestela.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!