Lehen volata Giroan, eta zaharrak berri, Mark Cavendish-ek egurrean jarraitzen baitu garaipenak pilatzen. 16. du Giroan eta 53. itzuli handietan. Handienen pare dauden zenbaki ikusgarriak. Eta 16. ere ohiko legean, Quick Step-eko otsoen lan bikaina baliatuz. Ballerini, Morkov eta errematea. Gaurkoa zaila, ia 200 metro egin behar izan baititu Man uhartekoak egurrean. Motzagoak egin zalea da etapa garailea.
Demare eta Gaviria menderatu ditu Cavendish-ek, zer kontatu gutxi izan duen etapan. Igandea izaki, eta eguraldi eguzkitsua lagun, pintxo pare bat hartzeko egokiagoa terrazan. Edo siesta oparoa. 200 kilometroko etapa zozoan, hiru laguneko ihesaldi ustela. Bardianiko Tagliani eta Bais, berriro, eta Eolokoa hirugarrena, Samuele Rivi. Nahieran harrapatu ditu tropelak.
Bihar bidai eguna tropelarentzat: Hungaria-Sizilia, eta etzi Etna sumendiko igoera. Lehen kontaktua mendiekin. Gaurkoa baino politagoa izango ote da...