Mundarroko mutilak eta Hernaniko jubenilak mailari eustera irtengo dira

Kronika - Erredakzioa 2022ko mai. 7a, 00:00

Mundarrok puntua nahikoa du mailari eusteko.

Partidu erabakiorrak jokatuko dituzte gaur arratsaldean Zarkumendegin eta Puioko zelaian.

Mutilen Mundarroko talde nagusiak eta Hernaniko Jubenil Nazional mailako taldeak mailari eusteko partidu garrantzitsuak jokatuko dituzte gaur arratsaldean.

Astigartarrek Soraluzeren aurka neurtuko dituzte indarrak 16:00etatik aurrera, Zarkumendegin. Denboraldiko azken partidua jokatuko dute eta Gorengo mailan mantentzeko puntua nahikoa dute. Horrek matematikoki ziurtatuko luke mailari eustea. Galduz gero ere mantendu daiteke, baina beste taldeen azken jardunaldiaren zain egon beharko dute. Urduritasunak aldentzeko onena gaur, gutxienez, berdinketa lortzea izango da. Soraluzek ere asko du jokoan.

Hernaniko jubenil nagusiek ere berdinketarekin nahikoa dute beste urte betez mailari eusteko. Vasconia liderraren aurka ariko dira gaur, 17:30etatik aurrera, Puioko futbol zelaian. Donostiarrak lider dira eta puntua lortzea oso zaila da. Hala ere, oraindik beste bi jardunaldi geratuko dira eta puntuak lortu ditzazkete. Gainera, bere aurkari zuzenak, Gernikak, irabazi beharra du geratzen zaizkion partidu denetan.

 

Neskek bi talde nagusiek etxean jokatuko dute

Sailkapenari begira partidu erabakiorrak ez dira, baina Hernaniko eta Mundarroko nesken talde nagusiek Zubipen eta Zarkumendegin jokatuko dute gaur. Hernanik Amaikak Bat izango du aurkari, 16:30etan, eta Mundarrok, Reala 12:30etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!